Soziedad Alkoholika - Gora goaz lyrics

Published

0 83 0

Soziedad Alkoholika - Gora goaz lyrics

Noiz arte? Nola mantenduko duzue argia itzalita? Hementxe gaude ta ikusten dugu begiak itxita Ongi jaten ematen dizueten maina zikin guztiak Izkutatu nahiean Zuen alboan airea arnastezina bait da Gora goaz! Eguzkia pizteko! Bizitzaren usaina soberan ezagutzen dugu, eta zuei! Begietatik darizue heriotzaren kiratsa Eta bukaeraren zai iluntasunean egon gintezke Negar egiten, baina nahiago bizi Zuen gezurra desegiten Gora goaz! Arnasa hobeto hartzeko Eguzkia pizteko! Gora goaz! Ez duzue galeraziko Kemena eta indarra soberan dauzkagu Guztia pizteko! Gure eskutan ahalmena dugu pizteko! Sua! Gora goaz! Arnasa hobeto hartzeko Eguzkia pizteko! Gora goaz! Dena usteldu bait duzue Zenbaki zikinak erabiltzen Zatikatzen! Gure miseria duzue biderkatu Gogoratu! Lepoko soka tentetzen Baina gure mundo honetan Bat eta bat batzen bagara Argi ibili, emaitza ez da bi Janaria zatikatzen duzue Amorrua biderkatuz Noiz arte? Nola mantenduko duzue argía itzalita? Ongi jaten ematen dizueten maina zikin guztiak Desestali nahiean Orain arnasa hartu behar dugu Gora goaz!