Etzakit - Egina lyrics

Published

0 133 0

Etzakit - Egina lyrics

Hitzak ikasiz eta hizketan hasiz, irudimenean Geure pentsaerari aske izaten utzi genion aidean Elkartrukatuz, idatziz ta irratiz hegan geundenean Hitza nola ebaki daitekeen erakutsi ziguten bidean... "Egin" hil nahiean! Eskurik esku "Egin" berria helburu Isildu gabe berdin hitz egingo dugu Eskurik eskuekin geroa seguru Geurea dugu eta "Gara" egin dugu Egin ta egin, bultza ta bultza Denon ekimen, denon laguntza Egin behar da, egingo dugu Denon ekimen, denon helburu Herririk herri, zaharrak berri Herriak orri, orriak herri Ekarpenekin, elkartuz ekin Orririk orri, egin ta egin Bultza ta bultza, indarrak biltzen Indarrak bultzaz, indar berritzen Lehen baginen, orain bagara Indarrak biltzen, jaio da "Gara" Orain bagara, lehen baginen Jaio da "Gara", jaioak ginen Egin nahi zena, ekin ta ekin Egin da "Gara", "Gara" da "Egin"