Esne Beltza - Esnesaltzailearena lyrics

Published

0 91 0

Esne Beltza - Esnesaltzailearena lyrics

Akordatzen naiz txikitan Oraindik lotan nintzela Aita goizeko bostetan Behiak jezten hasten zela Ama ondoan zeukala Amak laguntzen zuela etxez etxe aritzeko esne saltzaile bezala Kuatrolatas zahar batean aita aurrean gidari ama atzean joaten zen esne marmiten zaindari Amak ez zion, ordea, Inoiz ekiten lanari muxutxo bat eman gabe bere seme bakoitzari Etxez etxe tinbre joka portaletik portalera Kaixo, egun on, zer moduz? kortesiazko galdera! irribarre bat eskainiz esnearekin batera eta beraiena galduta itzultzen ziren etxera Lege berrien sartzeak belztu zien bekokia esne saltzaile langintza ez omen zen egokia Tetrabrikak hartu zuen esne marmiten tokia eta pena da garai haiek akordatzen egotea!