Esne Beltza - Arrain-saltzailearena lyrics

Published

0 82 0

Esne Beltza - Arrain-saltzailearena lyrics

Itsaso barnetik badatoz itsas ertzera irabazi duten atsedena hartzera Marinelak … Arrantzaleak olatuen taupadak ekarri ditu etxera Arrainez beterik ekarri dituzte kutxak haiek jasotzeko portuan daude hutsak Dendari ttipi Eta handiak… elkar batzen ditu itsasoaren hizkuntzak! Enkantea hasiz saltzaileek dute hitza baina itsas andre bat ozenki zaie mintza: “Gaur nahi beste … Ohar zaitezte zuek bizitzeko guk galtzen dugu bizitza” “Legatzak lau euro eta hegaluzeak hiru ongi dakizue ez dela anitz diru Hiper eta super … merkatu horiek izerdia merke erosten ari zaizkigu!”.