Asgarth - Edurnezuri lyrics

Published

0 195 0

Asgarth - Edurnezuri lyrics

Bistas ezagutzen nuen, larunbat gaueko neska polita zen, askok maite zuten bera. Hots egiten zidan arren urrun jarraitzen nuen baina gaueko giroan nereak egin zuen. Argi gabeko kalean biok elkar begira, zure soineko txuriaz zeharo txundituta. Bere besoetan nahi gabe preso bat bilakatua naiz. Azkar gerturatu nintzen kontzientzia hartu gabe. Muxu eder bat izan zen estarritik su ematen. Ahoa gozo, mingaina bero. Errudun nintzen hurrengo goizean. Aurrean izatean uko egingo diot, atrakzioa aurka izan arren. Berak sumendi baten garraren antzera erretzen nau nere erraietan. Berak itsasoko ur gaziaren antzera itotzen nau nere erraietan. Barrutik erretzen nau(e)n sugarra kemen hutsez ez dut itzaliko. Zugandik urrundu beharrean, ziur ez zaitudala ahaztuko.