Egunez itzalak Lotan daude Gauez haizearekin Dantza egiten dute Beraien itzaletan Murgiltzen nintzen Barruan neramana isladatuz Haizearen astinduetan askatuz Gorputz libre bat bilakatuz Kriseilu baten argi itzalpean Gorputzen itzalekin jolasean
Gorputz libreen dantza leunetan Mugarik gabeko mugimenduetan Danbor soinuek Eraman ninduten Hondar goxo haietan galtzera Haizearen leunkadak sentitzera Haizearen astinduetan askatuz Gorputz libre bat bilakatuz